2017 – EUSKAL BILLERA ELKARTEA Danborrada

<< itzuli Tailerreko DANBORRADAra

Euskal Billera Elkarteko helduen danborrada 1906. urtean sortu zen ofizialki testuinguru berezi batean, izan ere, erdialdeko danborrada guztiak, sei ziren orduan, elkarrekin ateratzeko nahia bultzatu zen. Horrela “Unión Artesana”, “Club Cantábrico”,“Sporti Clai”, “Amistad donostiarra”, eta “Euskal Billera”, Bretxan zeuden “Academia de la Música”ren lokaletara entseguak egitera joan ziren. Irteera urtarrilaren 20ko goizeko bostetan izan zen, Danbor Nagusia Pepe Artola zelarik. Halaber, gastadoreak Norberto Luzuriaga “Lushu”-ren agintepean ziren. Gainera, heraldoak zaldiz, 5 Elkarteen zutoihalak, karraka-jole eskuadra bat eta musika-banda

Hurrengo urtean, 1907, Euskal Billerako danborrada “Sporti Clai”-ko danborradarekin atera zen. Bretxako plazatxotik goizeko 5,30an abiatu ziren. 1928. urtean Euskal Billerak goizeko bostetako ohiko danborradaren ordez hilaren 20ko gaueko hamarretan irtetzen den danborrada-erretreta bat antolatzen du.1929an azkenekoz Euskal Billerako helduen danborrada atera zen eta 1980. urtean, danborrada beriro irteten hasi zen. hasieran gizonezkoen danborrada zen baina 2010ean emakumeak ere joptzen hasi ziren; berehalako hartan, sukaldariz jantzita eta beranduago urketariz. [+info]

<< itzuli Tailerreko DANBORRADAra

0
    0
    Zure saskia
    Zure saskia hutsik dagoDendara itzuli
    Abrir chat
    Malicia Taller ¿Te podemos ayudar?
    Saludos desde MALICIA TALLER! En qué te podemos ayudar?