2018 – AXULAR Danborrada

1998an, ikastolako guraso-talde batek, haurren danborradan zihardutenek, helduen danborrada bat sortzea proposatu zuen. Bilera batzuen ondoren San Sebastian egunean irten ahal izateko behar adina pertsonaren konpromisoa lortu zen, eta batzorde bat eratu zen proiektua abian jartzeko. Batzordea kide hauek osatzen zuten: Miren Artetxe, Jesus Claramunt, Josemari De Diego, Juan Mª Lafuente, José Morales eta Libe Zumelaga.

1999ko urtarrilaren 20an, 17:00etan irten zen lehen aldiz danborrada, 3 ordu iraun zuen ibilaldia egiteko. Sukaldari jantzita irten ziren, haur danborradako danborrekin eta barrilekin, eta barril tradizionalekin ateratako 17 urketarirekin. Urteak joan ahala, eta gutxika, beharrezko materialak eskuratzen joan ziren, ordura arte zituztenak osatzeko. 2003an militar jantziak estreinatu zituzten danborrentzat. 2011n, Londresen ospatzen den jaialdi batean parte hartzera gonbidatu zituzten; ekainaren 5ean joan ziren bertara, Regent Street-en jotzera. [+info]

Fuente: “Donostiako Festak”
https://danborrada.donostiakultura.eus/eu/helduen-danborradak/antigua/233-axular-danborrada-2

<< itzuli Tailerreko DANBORRADAra

0
    0
    Zure saskia
    Zure saskia hutsik dagoDendara itzuli
    Abrir chat
    Malicia Taller ¿Te podemos ayudar?
    Saludos desde MALICIA TALLER! En qué te podemos ayudar?